ALTSASUK BERE HASERREA ETA KEZKA ERAKUTSI DU PRENTSAURREKO BATEAN


50na urteko kartzela zigorra eskatu ditu fiskalak Altsasuko gazteendako. "Neurri gabeko jarduera judiziala" salatu dute Altsasuko Gurasoek eta bi mobilizazio antolatu dituzte fiskalaren zigor eskaeren kontra protesta egiteko: uztailaren 7an Altsasun bertan egingo dute manifestazioa 20:30ean, eta 14an Iruñean elkarretaratzea 17:30ean Gazteluko plazan. "Beldurra, kezka, babesgabetasuna eta izugarrizko mesfidantza sentitzen dugu".
Berria hemen