Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: azaroa 25, 2017
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

GEROA BAIK BAZTANGO ALKATEA GAITZETSI DU GEZUR BATEAN OINARRITUA

  Joan den asteko Udaleko Osoko bilkuran Geroa Baik Joseba Otondo alkatearen kontra gaitzespen mozio bat urgentziaz sartu zuen. Azalpenak emanez eta erantzunez, prensa agerraldia egin du Udal Gobernuko taldeak: Baztango Batzar Nagusiak uztailaren 1eko batzarrean Aroztegiako PSISa gelditzeko Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitea onartu zuen eta Batzar Nagusiko presidenteak, Joseba Otondok, hala egin zuen. Batzar Nagusiaren izenean errekerimendua aurkeztu zuen. Uztailaren 23ko udaleko osoko bilkuran, udalak Aroztegiako PSISa gelditzeko Nafarroako Gobernuari errekerimendurik ez egitea onartu zuen, eta Baztango alkateak Joseba Otondok, hala egin zuen. Udalaren izenean errekerimendurik ez zuen aurkeztu. Baztan udalerriko antolaketan Nafarroako Toki Erakundeen legeak onartutako hiru erakunde daude: herrietako batzarrak, Batzar Nagusia eta Baztango udala. Herri­lurren edo komunalen gestioa bertze gauzen artean Batzar Nagusiarena da eta Aroztegiako PSISean herri­lurrak d...
Irudia

PIRINIOTAN DANTZAN EGITASMOA, ARIZKUNEN, MAIATZAREN 18AN

Irudia

Ipar Euskal Herritik ikasten

Titular hutsen gainetik, Baztango EH Bilduk edukiz bete nahi izan du hauteskunde kanpaina “Ipar Euskal Herritik ikasten” izeneko solasaldia antolatuz. EH Bai koalizioko kidea den Peio Etxeberri-Aintxart Iparraldeko garapen sozio-ekonomikoari buruz aritu zen, lana, etxebizitza, lurra/laborantza, ingurugiroa eta hizkuntza/kulturaren arloen inguruko esperientziak eta hausnarketak eginez. Zinez solasaldi interesgarria suertatu zen, Baztango etorkizuna irudikatzeko baliagarria zalantzarik gabe, izan ere, Peiok aski ongi azaldu zuen gisan, esperientzia positiboetatik nahiz negatiboetatik ikasi daiteke. Beraz, ez ditzagun Iparraldean egin diren hanka sartze eta akatsak errepikatu eta eraiki dezagun Baztan orekatu bat borroka sozialen bidez eta arlo estrategikoen gaineko hausnarketa zintzo eta zentzudunak eginez.
Irudia

Udalak salmenta zuzena arautzea eskatu du

Azkeneko hilabeteetan udaleko osoko bilkurak bertan behera egon ondotik, joan den ortzegunean egindako maiatzeko bilkuran Baztango Udalak aho batez onartu zuen elikagaiak ekoitzi, eraldatu eta horiek zuzenean edo zirkuitu laburren bidez saldu nahi duten etxalde ttipien betebeharrak arautzeko proposamena egitea Nafarroako Gobernuari. Proposamena EH Bilduk aurkeztu zuen eta gainerako alderdi guztien babesa izan zuen. EH Bilduren ustez nekazaritza herrikoi eta iraunkorra sustatzeko eta landa eremu bizia ere bai, beharrezkoa da etxaldeei aukera desberdinak ematea eta horietako bat lehengaiak eraldatu eta zuzenean saldu ahal izatea da. Hori tokiko ekoizpen sistemak eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak bultzatuz eta garatuz lortzen ahal da. Horretarako “Pakete higienikoak” lehen sektoreko produktore ttipiei dakarzkien betebeharrak arindu behar dira, azpiegituren alderdian batez ere. Gaia arautzen duten Europako erregalamenduek Estatuen gain uzten dute elikagaiak ekoitzi, erald...
Blogger zerbitzuak eskainia