AROZTEGIAREN KONTRAKO MURALA LEKAROZEN

Palacio de Aroztegia SLk teman segitzen du proiektua aitzinerat eraman nahiez, bere ondar jokaldia Baztango hautetsiak epaitegietarat eramatea izan da, Aroztegiako komantxeek eginiko akanpadan plaza uzteagatik, lotsamangarria. 

Beren proiektua egin ahal izateko Baztandarrak izituak nahi gaituzte, ez da  herritarrak isilarazteko epaitegiak erabiltzen dituzten lehen aldia.

Baztandarrak aldiz ez gara kikiltzen, hontakoan herritarrek mural handi bat egin dugu hamaikagarren aldiz argi gelditu dadin zein den gure erabakia.

AROZTEGIA BIZIRIK