Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: azaroa 25, 2018
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

ENERGIEN INGURUKO SOLASALDI INTERESGARRIA

Atzo iluntzean energia berriztagarrien eta “Energia gara” energia kooperatibaren inguruko solasaldia egin zen Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Mintzaldia Alejandro Arizkunek , Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta Miren Meokik , Hirusta ingurumen hezkuntza enpresako kideak eskani zuten.  Saioa Baztango udaletxeko ingurugiro batzorde irekiak antolatu zuen eta hogei eta hamar lagun hurbildu ziren. Oroitarazi bertzalde heldu den ortziralean udaletxeko ingurumen batzorde irekiak antolatutako bertako hazien inguruko solasaldia eginen dela. Gaueko 8:30etan Arizkunenean.

ALDI BATERAKO GIZARTE LANGILE LANPOSTUA ATERA DU UDALAK

Baztango Udalak, Gizarte Langile lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia atera du, eszedentzian dagoen pertsona lanpostura itzuli arte. Oposizio-lehiaketa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko. Izen emateko epea, ekainaren 14an akituko da. Informazio gehiago hemen:  BAZTANGO UDALA
Irudia

AUZO KONPOSTA BAZTAN BERRIN ETA ARRAIOZEN

Egun hauetan  konpost komunitarioan parte hartu behar dutenekin bilerak egin ditu udalak, konposta nola egin erakutsiz.  Teknikarien azalpenekin batera herritarren artean bolondres bat aukeratu behar izan dute ere. Auzo konposta proiekto hau Anizkoarekin du lotura. Azken hontan  herriko 100%ak egiten du konposta eta bertze bi herrietan arrakasta polita izaten ari da. Konpost kanpaina hauekin gaur egun Iruñeko zabortegira eta laister Tuterara eramaten den zaborra guttitzea lortu nahi da.   Honek  garraio eta tratamendu  kostu eta  ingurugiroari egiten zaion kaltea guttitzea ekartzen du.

DENA ALDATZEN DA

Mercedes Sosa argentinar abeslariaren “Todo cambia” eskaintzen dizuegu gaurkoan. Minez eta nostalgiaz beteriko kanta hau etorkizun hobeago baten gorazarrea da. Baloreen eta sentimenduen iraupena adierazten du, esentziaren jarraipena, nahi izandako edo nahi gabeko aldaketen gainetik, biziaren eta denboraren gora beheretatik harago. Abestia ezkerraren ereserki modukoa izan da, nahiz aldaketa eta eraldaketa humanitatearen parte diren. Gozatu ezazue .
Blogger zerbitzuak eskainia