ETA ZUK, BAZTANEN NOLA BIZI DUZU EUSKARA?


Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza eta Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea Euskararen Nafar Institutua, udalerri euskaldunen garrantzia ikusarazteko ekimen bateratua abiaraztera doaz, Baztango Udalarekin elkarlanean. Arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi duen komunikazio ekimena landu nahi dute.

Abenduaren 11n arratsaldeko 19:00etan Arizkunenean eginen den lan saiorako gonbidapena luzatu dute. Saio honen helburua udalerri euskaldunetako herritarrek hizkuntzarekiko duten pertzepzioa edo bizipena aztertzea da: arnasguneen izaera, arriskuak, erronkak, garapena, herritarren sentsibilizazioa, kezkak eta gainerakoak hizpide hartuta. Lan saio bakarra izanen da eta horretarako UEMA eta Iametzako teknikariak izanen da bertan.