BEGIRADA BAT BARRUTIK: ZIEGA BAT PARATUKO DUTE IRUÑEKO SARASATE PASEALEKUAN

Sare Herritarrak bultzatutako Orain Presoak dinamikaren egitekoa da euskal presoen
eskubideen alde, zein elkarbizitzaren eta bakearen alde lan egin eta indarrak batzea.
Etorkizunari begira ezberdinen arteko zubiak eraikitzea beharrezkoa da. Gatazkaren
ondorioak konponbidean jarri eta bake iraunkor integral baterako oinarriak
gizartearen aktibaziotik etorri behar dira. Baina horrek denon ardura, denon
ahalegina behar du.

Zeregin horretan kokatzen dugu abenduaren 28 eta 29 Iruñeko erdigunean (Sarasate
Pasealekuan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean) egin nahi dugun ekimen
ikusgarria. Hauek dira “Begirada bat barrutik” ekimenaren helburuak:
- Euskal preso nafarren GIZA ESKUBIDEEN urraketak gizarteratu.
- GATAZKAREN KONPONBIDEAREN beharra azpimarratu
- Gatazkaren ondorioz zabalik dauden zauriak ixteko ahaleginean, BAKEAREN
eraikuntzan, gizarte aktibazioaren garrantziaz ohartarazi. Urtarrilaren 12an
DENAK BILBO/BAIONA-ra.


Bi egunez, 8 metroko ziega bat jarriko dugu Sarasate pasealekuan. Ohe bat, mahai eta
aulki bana... Bi egun horietan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30etara ostiralean,
eta 10:00etatik eguerdiko 13:30etara larunbatean, 30 herritar, bakoitza 30 minutuz,
ziegaren barrualdean egotera gonbidatu ditugu. Alderdi, Sindikatu eta eragileetako
ordezkariak, kazetariak, abeslariak, marrazkilariak... eta, oro har, herritarrak. Esparru eta
sentsibilitate ezberdineko jendeari proposatu nahi zaio txanda labur horiek egitea,
ekimen parte hartzaile eta anitz bat bilatu nahian. Ordu erdi horretan marrazkilariak
marrazki bat egin dezake, idazle batek testu bat idatzi, bertsolariak bertso pare bat
abestu, abeslariak kantatu, kazetariak bere kronika ziega barrutik idatzi... edo besterik
gabe gutun bat idatzi edo bertan ezer egin gabe ordu erdiz egon.

PARTAIDEAK (beste hainbaten konfirmazioen zain gaude)
Julio Soto (Bertsolaria), Anabel Arraiza (Aktorea, Hutsun Txalapartariak, Maider Ansa
(abeslaria). LAB, ELA, Hiru, Steilas, EH Bildu, Salhaketa, Etxerat, Sortu, Reyes Ilintxeta
(Euskalerria Irratia), Joseba Santamaria (Diario de Noticias) , Joxerra Senar (Berria),
Martxelo Diaz (Gara – Naiz), Miguel Angel Llamas “Pitu” (Ahotsa.info)