Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urtarrila 24, 2019
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

langileria
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

Sakabanaketa politikaren amaieran

(Berria egunkariaren bideoa)  Asier Borrero, Gregorio Eskudero, Garikoitz Etxeberria, Faustino Marcos eta Irantzu Gallastegi euskal presoak Euskal Herriratuko dituztela jakinarazi dute Espainiako Espetxe Erakundeek; Espainiako kartzeletatik Euskal Herrira lekualdatzeko geratzen ziren bost presoak dira —Alcalan jarraituko du Jaione Jauregik—. Etxerat elkarteak eta Sare Herritarra plataformak «itxitzat» jo du «hainbeste urtez luzatu den sakabanaketa politika». Sarek adierazi duenez, «iritsi da azkenean guztiok hainbeste bilatu dugun berria, eta amaitu da 34urte iraun duen urrunketa politikaren aroa», eta «bigarren fasera» begira jartzeko unea dela azaldu du: «Oraindik indarrean dauden salbuespen politikak indargabetzeko». Etxerat-ek, berriz, «une zoriontsua» dela azaldu du, eta gogoratu du sakabanaketak «izugarrizko sufrimendua» eragin duela: «Etxean eta bizirik nahi ditugu» Sakabanaketa politikaren amaieraz EH Bilduk ere irakurketa egin du. Hauxe: "Espetxe Zuzendaritzak gaur iraga...
Irudia

Kapitalaren zonbiei nola aurre egin

Raul Zelik alemaniar kazetari eta ekintzailea Elizondon egon berri da bere azken liburua "Zombis del capital” aurkezten eta bertan jasotakoak dira ondorengo kronikan datozenak: "Raul Zelik alemaniar ekintzaile eta akademikoak “Zombis del capital” bere azkeneko saiakera aurkeztu zuen bart Arizkunenea kultur etxean, Elizondon. Liburuan oraingo krisiari buruzko gogoeta egiten du, kapitalismoaren barneko logikak langileak eta ingurunea xehatzen dituela erranez eta horren aitzinean herritar guztiendako alternatiba sozialista eraiki behar dela aipatuz, bizitzaren merkaturatzea geldiarazteko jabetza komuna eta planifikazio demokratikoa bultzatuz. Elizondoko kultur etxeko mintzaldien gela jendez bete zen, saiogile eta Alemaniako Die Linke ezkerreko alderdiko zuzendaritzako kidearen gogoetak lehen eskutik ezagutzeko. Horrela, Zelikek oraingo aldiaz solastatzerakoan kapitalismoaren krisia eta krisi ekologikoa izan zituen solasbide, biak uztarri beretik lotuak. Kapitalismoaren krisiaz a...
Irudia

Martxoaren 8a: "Anitzak gara, orain askeak"

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, hurbiltzen ari dela eta, Nafarroako Teknikarien Sareak komunikazio-kanpaina prestatu du. Aurtengo leloa "Anitzak gara, orain askeak”, eta ilustrazioa Cristina Jimenez ilustratzaileak egin du. Jarraian, Mezuan erantsita aurkituko dituzue, alde batetik, kanpainaren kartel orokorra JPG formatuan (euskaraz eta ele bitan) eta aurten martxoaren 8rako Baztanen egingo diren ekintzen kartela (euskaraz eta ele bitan) eta, bertzalde, atzo osoko bilkuran aho batez onartutako adierazpen instituzionala. "Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakume guztion aniztasuna eta ikusgaitasuna aldarrikatu nahi ditugu. Emakumeen askatasuna etengabe baldintzatzen dute edertasun eredu femeninoetan oinarritutako genero estereotipoek, gorputzen eta emakumeen aniztasunarekin bat ez datozen arau estetiko batzuk paratzen baitituzte, askotan irrealak eta utopikoak direnak. Emakumeenganako presio estetikoa sistema patriarkalaren eta kapitalismoaren arteko...
Irudia

EHBilduren kanpainako ekitaldi nagusia

  Pasa den larunbatean hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen EHBilduk Elizondon, Laura Aznal lehendakarigaia eta Fernando Anbustegi Baztango alkategariarekin. Eguraldi txarraregantik plazan egitekoa zen ekitaldia Braulio Iriarte pilotalekura leku aldatu behar izan zuten, baina aldaketa ez zen traba izan jendea biltzeko eta giro ederra sortzeko. Hitz hartze nagusien aitzinetik Maren Altzuart arizkundarrak eta Kattalin Arizmendi elizondarrak ekitaldia girotzeko edukiz eta lirismoz beteriko kantu eta poesia eskaini zuten. Ondotik Fernando Anbustegi Baztango alkategia mintzatu zen, jendeen beharretan pentsatutako proposamenak aurkeztu zituen, orain artio emandako pausuak ondokoekin uztartuz, zerbitzu publiko sendoak horretarako berme gisa aurkeztuz. Horrela, haur eskolaren gestioa publifikatu izana aipatu zuen eta herrietako eskolak zaindu beharra ere bai. Etxebizitza politika publikoa aldarrikatu zuen gazteei eta sektore guztiei bizitegia bermatzeko eta adinekoei buruz zah...
Blogger zerbitzuak eskainia