UZTA GORRIA LIBURUARI BURUZ SOLASTUKO DIRA HELDU DEN ASTELEHENEAN (H)ILBELTZAN

Aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Astea ate joka den hontan, web orrian ez dute deus berririk sartu, (H)ilbeltzan izanen den Xabier Olarrak egina zuen ekarpena probextu nahi izan dutelakoz. 

Dashiell Hammetten Uzta Gorria liburua hautatua zuen itzultzaile eta editoreak generoari buruz galdegin ziotelarik. Olarra izanen da aurtengo (H)ilbeltzaren lehendabiziko egunean, UZTA GORRIAz solasean:

Nobela honek sortu zidan beltza deitu ohi zaion nobelaren ibai zabalean murgiltzeko zaletasuna. 1981 edo 1982a izango zen, uda, eta hondartzako “ordu latzak” modu atseginean igarotzeko modu ia bakarra niretzat.


Horri buruz solastuko da Xabier Olarra
  • NOIZ: ilbeltzaren 14a, 19:30ean
  • NON: Arizkungo medikuaren etxean