DBH TITULUA ESKURATZEKO AURREMATRIKULA MARTXAN DA

Zure ikasketak akitu gabe utzi zenituen? Oposaketa edo lan arloan gutxieneko ikasketak eskatu dizkizute eta ez dituzu? Bertzelako arrazoiak zirela eta DBH titulurik gabe geratu zinen?

2015-2016 ikasturtean lehengo aldiz gure zonaldean zerbitzu hau eskaini zen eta urtero talde batek bere ikasketak akitu ditu Lekarozko institutuan. Aurten ere gutxieneko taldea lortuz gero, heldu den ikasturtean (2019-2020) helduen hezkuntza zerbitzua eskainiko da DBH titulua eskuratzeko.

Izena emateko interesatua izanez gero aski da aLekarozko instututoko bulegoetara agertzea edo 948 58 18 03 telefonorat deitzea. Apirilaren 8tik -12rako tartean ematen ahalko da izena. 

Bulego ordutegia: astelehenetik ortziralera 8:00-15:00, asteazkenetan 16:00 etatik 18:00ak arte ere.