ITXARO BORDAREN LANDA EREMUA ETA NOBELA BELTZARI BURUZKO SOLASALDIA PUBLIKATU DU (H)ILBELTZAK

2019ko (H)ilbeltzan HIRIA ETA LANDA EREMUAREN TRATAERA NOBELA BELTZETAN titulua zuen mahai inguruan parte hartu zuen Itxaro Bordak Edorta Jimenezekin, Ana Galarragak gidatua. Hauxe duzue bertan erran zuena testu bakar baterat egokitua: Landa eremu beltzak


 Nobela beltzaren sorreran hiria dago, industrializatzearen garaia, baserri guneetatik hirietara saldoan migratzen zuten laborari haurren proletarizatzea…  XIX. mendean gertatu zen energia termikoaren iraultza horrek klase apalenen miseria areagotu zuen, bai eta honen inguruan (klase sozial lanjerosa zela erraten zuten burgesek) ernatzen hasi ziren fantasma ezberdinak: kanpainetatik zetozenak salbaiak ziren, ongi ikasiriko burgesiako neskak bortxatzen zituzten, burgesen ongi-izatea lehiatzen zuten biolenteki. Gaur egun ere jende-kategoria batzuentzat (buhameak, ijitoak, rom delakoak), zenbaitek baliatzen dituzten argumentuak… bestea beti lanjerosa da.
Dena leitzeko hemen: Landa eremu beltzak