EH Bilduren kanpaina hasierako ekitaldia


Baztango EH Bilduk ekitaldi xume batekin hasi zuen hauteskundeetako kanpaina. Pintxo eta trago batzuen bueltan, EH Bilduren zerrenda osatzen duten lagunekin kalakan aritzeko aukera izan zen, musikak girotutako egonaldi ederrean. Lanen eta afitxen banaketarako probestu zen hitzordua ere.