Bideo honen eskaintza
tarteko, etxeko eta zainketetako emakume langileentzako eskubide guztien
aitortzea eta tratu duinaren aldeko nazioarteko kanpaina burutzen ari da.
Baztango Udalak ere
landutako gaia da honakoa, Baztango etxe guztietarat esku-orria banatuz. Etxeko
langileei buruz ari garela etxeetan adineko jendeak edo menpekotasun egoeran
dauden pertsonak zaintzen aritzen diren langileez ari gara, horietako aunitz
interna moduan, eguneko 24 orduak esklusibotasunez eta arduraz osoz eginkizun
horretan arituz. Langile horiek, etxeko lanak eta mantenua egiten dute eta
horretaz gain, bertze hauek ere: sendagaiak eman, ospitalizazioetan zaindu,
paseoetan lagundu …
Etxeetako langileen
lan-baldintzen inguruan bi kontu bereziki aipatu behar dira: batetik
sektorearen erregulazio falta eta, bertzetik, administratiboki egoera
irregularrean dauden langileen egoera. Guzti horrek, maiz, soldata eta lan
baldintza makurragoak izatea ekartzen du.
Modu berean, maiz
ere, interna gisa ari diren etxeetan pribatutasunik eta espazio pertsonalik ez
dute, aisialdia eta denbora librea eskas izaten dute eta horrek, langilearen
gainkarga fisiko eta mentala ekartzen du bizi prekaritatea handituz.