Urte akabailako
saioa Bortzirietan eginen da aurten, ekainaren 16an, eta bertze aunitzetan
bezala, Iruñerriko eta Hondarribiko mintzalagunak ere etorriko dira bertakoekin
batean.
11:00etan egina da
hitzordua Lesakan, autobusa hartu eta Agiña kaskora goitzeko. Harat ailegatuta,
bisita gidatua eginen dute Agiña bera eta Domiko ezagutzeko, baita bertze txoko
interesgarri batzuk ere.
13:30ak aldera,
bisita bukatzean, autobusa hartuko dute berriz, Etxalarrera joateko, Herriko
Ostatuan bazkaltzera.
Parte hartzaileen
joan-etorriak errazteko, garraio zerbitzua eskainiko da, 10 eurotan. Hain
zuzen, autobusa 9:45ean abiatuko da Iruñetik eta geldialdiak eginen ditu
Oronoz-Mugairen (10:30ean) zein Donezteben (10:40an).
Izena emateko 610
92 06 73 zenbakira deitu beharko da edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera
idatzi. Nahi duenak ondoko loturan ere ematen ahal du izena, zuzenean: https://labur.eus/EK9un
Antolatzaileek
oroitarazi nahi dute saio hauek irekiak direla eta interesa duen edozein
animatzen ahal dela parte hartzera. Baldintza bakarra euskaraz komunikatzea da.