Ferietan kontzertuak Mendi eta Intzan


trikidantz bilaketarekin bat datozen irudiak
Elizondoko udazkeneko feria dela eta, ez da musikarik falta izanen han hemen!

Elizondoko Mendi eta Intza ostatuetan kontzertuak izanen dira Feriek irauten duten bitartean. 

Horrela, ortziralean, Trikidantz taldearen emanaldia izanen da Mendi ostatuan. Denboraldi honetako azken kontzertua eskainiko dute, 19:00etatik 21:00etara eta 00:30etik aitzinera. Beraz, dantza egin eta ongi pasteko aukera parebea izanen duzue hurbiltzen zaretenak.

Gauerdian, berriz, Intza ostatuan DJBullen emanaldia izanen da, ostiralean berean.

Ortziralean ez ezik, larunbatean ere DJa izanen dute Intzan. Eta horrela, 00:30etik aitzinera Tirri&Teryk girotuko ditu Feriak txoko honetatik.