Baztango Gaztetxeak,
uda aurretik egin zuen zero asanblada deitu zutena, zeinean “garai batean
itzali zen sua berpiztu” nahi zutela erran zuten, abiapuntu berria jarriz.
Xede honekin, azken
hilabeteetan hainbat ekimen eta kontzertu egin dituzte, azkenak berriki pasa
diren Ferietan.
Itzalitako sua
berpizteko ahaleginean, beraz, urrats berri bat eginen du Baztango Gaztetxeak, “aurpegi
berritzeari” ekinez.
Pasa den irailean paretak
zuriz eta morez margotu zituzten eta, orain, apainketarako tartea heldu da.
Gazte Asanbladako kideek diotenez, “baztandarra
den gaztetxeak gure izaera islatu behar duela uste dugu” eta hori irudikatzera
doaz Gaztetxeko ormetan.
Herritarren parte
hartzea eskatzen dute horretarako, zehazki mural proposamenak jaso nahi dituzte
eta dei zabala burutu dute nahi duenak baztangoGA@gmail.com
helbidera proposamena bidal dezan.
Azaro erdialdera arte
dago epea irekita. Gazte Asanbladakoen eskaerak zehazki hala dio: «Arkatz eta
margoak hartu, eta irudimena askatu!».