U-26: manifestazio erraldoia



Altsasuko gurasoek eta Altsasukoak aske plataformako kideek urriaren 26rako epaia salatzeko manifestazio "erraldoia" deitu dute Iruñean.

Senideek azken urteotan izandako "elkartasuna eta mobilizazioa" eskatu dute, eta "manifestazio handia" deitu dute, Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean, urriaren 26rako, 17:00etarako.

Elkarretaratze horrekin, goiz horretan bertan Altsasutik irtengo den bizikleta-martxa batek ere bat egingo du: "Iruñea jendez erabat bete behar dugu", berretsi dute gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformako kideek.

Honezaz gain, azaroan, gazte batzuk kartzelan sartu zirela hiru urte beteko direla eta, bi "kontzertu salaketa" antolatzen ari direla esan dute, erakusketa bat eta auziaren gaineko mahainguru bat.

Baztandik ere bat egin nahi da manifestazioaren deialdiarekin eta, horrela, autobusa antolatu da, zeina Mendi tabernatik abiatuko den, arratsaldeko 15.00etan. Izena aldez aurretik tabernan bertan eman behar da. Baztandarren Biltzarrak antolatu du autobusa.