Emakumeen
Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira, Lekarozko institutuko hainbat
neskek ekimen eredugarri bat abiatu dute, Burrunba Morea izeneko taldea osatuz.
Beren asmoa, ikasturtean
zehar hezkidetza, feminismoa, ikasle nesken kezkak, eguneroko gertaerak...
identifikatu eta horiei buruz institutuan solastatu eta kontzientzia piztea da.
Dinamika irekia da eta DBHko 3. mailatik goitiko neskei parte hartzeko deia
luzatu diete.
Azaroaren 25ari
loturik berriz, hainbat ekimen burutu dira Lekarozko Institutuan. Pareta bat
morez margotu dute eta arbola bat. Arbolako adarretatik egunerokoan bizitzen
dituzten egoerak zintzilikatu dituzte.
Arbolarekin gizartea
bera irudikatu nahi izan dute: “Ikusten dena enborra, adarrak, hostoak... dira.
Ikusezina, ordea, sustraiak. Handiagoak dira eta zuhaitza sustraiek atxikitzen
dute zutik. Ikusten dugun indarkeria, hilketak, bortxaketak... agerian daude,
baina ikusten ez dena, agerikoa ez den indarkeria sinbolikoa, handiagoa da».
Honi guztiari aurre
egin nahi dio aurrerantzean Burrunba Moreak.