Abenduaren 6an, datorren ostiralean, Espainiako Konstituzioaren urtemugan, ospatzeko ezer ez dugula adierazi eta
Euskal Errepublika aldarrikatzeko manifestazio nazionala deitu du Bilbon
EHBilduk. Manifestazioa 12:00etan irtengo da Bihotz Sakratutik.
“Espainiako
Konstituzioa gure herriaren askatasun nahiak lotzeko giltzarrapoa baino ez dela
sinesten duten euskal herritarrei” Bilbora joateko gonbita egin die EHBilduk. “Giltzarrapo
hori irekiko duen giltza Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen eta bere
egikaritzearen alde dagoen gehiengo politiko eta soziala da” EHBilduren
iritziz, eta horregatik “Euskal Errepublika libre eta duinean bizi nahi duten
euskal herritar guztiek hitzordu garrantzitsua dute abenduaren 6ko eguerdian”.
Baztanko EHbilduk ere, deia luzatu die herritarrei deialdi nazionalarekin bat egin eta manifestazioan parte har dezaten, abenduaren 6a aldarrikapen egun bihurtuz.