Baztango udala pertsona migratzaileekin



Pasa den asteazkenean, abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko eguna izan zen, eta honen harira, Baztango udala, Baztanen bizi diren pertsona migratzaileekin bildu zen. Bileran, migrazio prozesua hasi eta sortzen diren arazoen gainean aritu ziren eta bakoitzak bere kezka eta bizipenak adierazi zituen.

Baztango udalak bere aldetik, 2020ra begira, pertsona migratzaileei zuzendutako ekintzak antolatzeko konpromisoarekin jarraitzeko asmoa adierazi zuen. 

2019an, pertsona migratzaileak adierazitako beharretan oinarrituta, hainbat ikastaro antolatu ziren, eta hauen balorazio positiboa jaso eta gero, lan ildo honekin jarraitzea erabaki zen.