Baztango Talde Feministak datorren hiruhilekorako antolatu duen agenda igorri digu.
Urtarrilaren 17an,
Erratzuko elkartean, "Hile-topaketak" izanen ditugu. Hilerokoari
buruz gehiago ikasteko eta elkarren bizipenak partekatzeko tailerra izanen da,
Enara I. Dominguezen eskutik (Ziklikoki Bizitzen). Bertan parte hartu nahi
izanez gero, baztangohaizefeminista@gmail.com helbidera idatzi
beharra dago.
Otsailean,
gizakunde bezperan, "Emakumeak eta inauteak" izenpean solasaldi eta
argazki erakusketa izanen ditugu. Otsailaren 7an, Aitzpea Leizaolak gaiaren
inguruko solasaldia eskainiko du eta Gari Garaialdek bere argazki erakusketaren
aurkezpen-solasaldia eginen du Arizkungo Gamioxarrean eta otsailaren 8ra arte
bere argazki erakusketa ikusgai egonen da. Jarduera hau Jo ala Jorekin batean
antolatua izan da.
Martxoaren 8ko
astean, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren astean, bertso afari feminista
antolatu du Baztango Talde Feministak gaztetxean. Martxoaren 6an izanen da,
ortziralean eta Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan.