Haur, gazte eta helduentzat "Amico"


Urtarrilaren 11n, larunbatean, Arizkun Rock-ek antzerki obra ekarriko du Arizkunera, Amico taldearen izen bereko obra, hain zuzen. 

Obraren egileak, Ion eta Txori Amico dira eta 55 minutuko iraupena du. Musika eta gestoen bidez, haur, gazte eta helduengana iristeko pentsatua dago eta Arizkungo frontoian aurkeztuko da, arratsaldeko 18.00etan.

Ate irekiera 17.30etan izanen da eta sarrerak 3 euro balio du. Ekimena Arizkun Rock-en eskutik dator. 

Antolatzaileek aipatu digutenez, antzerki obraz gain, euskal preso eta errepresaliatuen inguruan ekitalditxoa antolatu dute frontonean berean.