Alokairuzko etxebizitzen inguruan Baztanen bizi den larrialdi egoeraz herritarrak ohartarazteko eta soluzioak mahaigaineratzeko ekimena burutzen ari da Udala.
Baztango Udalak ohartarazten duenez, "hamarnaka herritarrek bizitegia izateko arazoa dute. Horregatik, batzuk etxeetan pilaturik bizi dira. Berte batzuk gurasoen etxetik ezin lekuturik dabiltza. Zenbait kale-gorrian daude".
Gauzak honela, herritarrei gogorarazten die etxea alokairuan emanez gero, hainbertze jenderen egoera hobetzen lagunduko dutela.
Baztango Udalak Nasuvinsaren eskutik alokairu boltsa kudeatzen du eta bertan herritarrak soluzio egokia topa dezake bere etxebizitza alokairuan jartzeko orduan. Izan ere, hilabeteko saria, asegurua, etxea egoera onean itzuliko denaren bermea... guztiaz arduratuko baita Nasuvinsa.
Bukatzeko, Baztango Udalak gogoratzen duenez, "alokatu, jendeak zure beharra du".