Batu borroka feministara



“Batu borroka feministara” lelopean antolatu da aurtengo Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitaraua.

Emakumeen Nazioarteko Eguna girotze aldera, martxoaren 6an, ortziralean, bertso afari feminista eginen dute Elizondon. Baztango gaztetxean izanen da hitzordua eta Alazne Untxalok eta Saioa Alkaizak girotuko dute mahai ingurua. Afarirako txartelak salgai daude Intza tabernan eta Zubipuntan, 18 eurotan.

Martxoaren 8an, saretze feminista eginen da: 11.00etan abiatuko da Lekarozen (lurraren defentsa); Elizondon jarraian, Baztanberrin (AEK, euskara, 11.10etan); Benito Menni (zaintza-lan feminizatua) eta haur eskola (zaintza-lan feminizatua) ondotik, 11.15etan; gaztetxera (gazteak, 11.20) gero eta Bidelagunen amaituko da (migranteak, 11.30etan).

Saretzearen ondotik, manifestazioa eginen da Elizondon, plazatik 12.00etan abiatuta. 14.00etarako deitua dago bazkari partekatua, Donezteben. Eta 17.00etan azken manifestazioa, Donezteben.