Baztango Udalak kontsumitzaileei buruz antolatutako Zer jan halako Baztan sentsibilizazio egitasmoko sukalde errezetak, bai eskuorri digitaletan, bai bideotan, eskura daude udalaren webgunean. Eskaintzen diren errezetek sasoiko elikagaiak sukaldatzeko aukera ematen dute, tokiko produktuekin, erraz, fite, sobera gastatu gabe, eta era berritzailean. Guzti horregatik etxealdi honetarako aski proposamen erabilgarria.
Etxean egon
beharreko aldi honetan ere osasuntsu eta tokiko produktuekin jatearen
garrantziaz ohartarazi nahi du udalak. Helburu horrekin hain zuzen Zer jan
halako Baztan abiatu zuen orain hiru urte eta orduz geroztik sortutako material
guztia, beti bezala, herritarren eskura dago. Eskuorri eta bideotan sasoiko
elikagaien garrantziaz mintzo da, ekoizpen iraunkorraz, nutrizioaz, osasunaz,
tokiko ekonomiaz, jatekoen hondarretaz… Hau da elikaduraz modu integralean.