Urriak 3: #650Tontor ekimena herrietako plazetan


Izan Bidea dinamikaren baitan eta preso eta errepresaliatuen etxeratzea aldarrikatuz, larunbat honetan egitekoa zen #650Tontor ekimena bertan behera geratu da, eguraldiak ez baitu igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen.

Ekimen honek sortu duen ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta ordea, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dute mendi tontorren igoera historiko hau baldintza egokietan egiteko aukera izango dela ziurtatzeko. Izen-emateak mantenduko dituzte eta beraz, data gordetzeko deia egin dute.

Larunbat honetan, mendietara igo ezin garen arren, herrietan elkartzeko deia luzatu da Izan Bidea dinamikatik eta, honela, Baztanen, herrietako plazetan elkartzeko deia zabaldu da. Beraz, larunbat honetan, urriaren 3an, 12.00etan mendietara igotzeko intentzioa genuenak elkartu, argazkia atera eta sare sozialetan jarriko dira, gure aldarria zabaldu eta milaka garela erakutsiz.

Argazkia hurrengo zenbakira bidali beharko da: 688812034. Banderola, kamiseta eta musukoa ekartzeko deia luzatu dute.