Aurtengo egoera honekin (H)ilbeltza bertze urteetan bezala ez egitea erabaki dute antolatzaileek. Honela diote: "Ez dugu ilbeltzan deus antolatuko, baina kulturari eta literaturari beren tokia eman nahi dugulakoz, urtean barna zerbait egitea erabaki dugu. Oraindik ez dakigu zer, ez noiz, ezta nola ere, baina eginen dugu zerbait. Hori komunikatu nahi izan dugu bideo honen bidez: HIL ala BELTZ. (H)ilbeltzakideok egin dugu "aktore" lana Jone Uriarte eta Oiher Urrutiaren kamararen aitzinean. Zerbait jakin bezain fite izanen duzue gure berri".