Euskara feminismoan zertan den




Argazkia: Juan Mari Ondikol


Euskalgintza eta feminismoaren arteko zubiak saioan parte hartu zuten, iaz, azaroaren 24an, Mariluz Estebanek (Gizarte-antropologia irakaslea EHUn eta mugimendu feministako kidea), Saioa Iraolak (Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea) eta Elurre Iriartek (kultur eragilea eta mugimendu feministako kidea Baztanen).

Bertan esandakoak bildu eta laburpena egin du Onintza Iruretak Argiarako. Kazetariak sarreran dioen moduan, "feminismoak generoaz gain bestelako zapalketak mahai gainean jarri eta ahizpatasunaren bidea jorratzea aldarrikatzen du, jakinda bidea gatazkatsua dela. Mapa horretan non eta nola kokatzen da gure hizkuntzaren eta kulturaren aurkako zapalketa?" galderari erantzunez aritu dira hiru solaskideak eta bere interesagatik Arranbelara ekarri dugu Argiak argitaratutakoa.