Protesta ekintza IDEA enpresaren Zizurreko bulegoetan

 





Langileen aldarrikapenei eta herritarren babesari enpresak entzungor egin eta mehatxuekin erantzun duenez, egoeraren salaketa beraien bulegoetara eramatea erabaki dute Elizondoko zahar etxeko langileak.

500 lagun bildu zituen ekimen arrakastatsu baten ondoren, IDEA enpresak ERTE baten mehatxua eta eguberritako paga extra ez ordaintzearekin erantzun zuen. Ikusita zahar etxean bertan egindako aldarrikapenak eta elkartasun keinuak ez dutela inongo eragin positiborik IDEA enpresaren jarreran, langileak aldarrikapen hauek beraien ateetara eramateko beharrean ikusi dira, pankarta batzuk paratuz Zizurren badituzten bulegoetan. IDEA enpresak jarrera berdinarekin segitzen badu, bizi duten egoeraren salaketa, behar den leku guztietara eramanen dutela adierazi dute.