(H)ilbeltza 2021 hemen da!

 




Aurtengo (H)ilbeltza martxan da, ez betiko moduan, baina bai urtean barna antolatuko dituzten ekitaldi ezberdinekin. Hilabetean behin zerbait antolatzeko asmoarekin, lehenbiziko ekitaldiarekin heldu dira (H)ilbeltzako kideak.

Izan ere, otsailak 25, ortzeguna, Idazleekin Solasean ekimenaren barnean, 2019ko (H)ilbeltza bekaren irabazlea eta argitaratu berria den Miren Gorrotxategirekin ‘Sotoan gordeak’ liburuaren inguruan arituko dira, iluntzeko 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.