Erdiz: inposizioa versus demokrazia

Espainiako Gobernuak debekatu ostean, urriaren 23rako deitua zegoen herri galdeketa bertan behera uztea erabaki zuen Baztango Batzar Nagusiak, urriaren 3an burututako bilkuran.

Joseba Otondo Batzar Nagusiko lehendariak aipatu duenez, "baztandarron iritziaren beldur direlako, isilerazi nahi gaituzte". Ez gara isilduko bada! Eta lehen baino indar handiagoz jarraituko dugu Magnesitas de Navarra multinazionalak Erdizen baztandarron borondate eta interesen aurka burutu nahi duen proiektua salatzen. Horretara dator, jarraian, zenbait datu eta ideia bilduz, aurkezten dugun argitalpena:




Aldi berean, gogorarazi hurrengo egunetan zehar Erdiz Bizirikek herri batzarrak burutuko dituela arratsaldeko 19:30etan. Ondoko hauek dira datak eta herriak:
  • Urriak 5, asteazkena: Azpilkueta, Berroeta eta Oronoz-Mugaire.
  • Urriak 6, ortzeguna: Almandoz, Erratzu eta Gartzain.
  • Urriak 7, ortzirala: Arizkun, Arraioz eta Elizondo
  • Urriak 10, astelehena: Amaiur, Aniz eta Lekaroz.
Eta nola ez! Urriaren 12an, Elizondon arratsaldeko 17:00etan eginen den manifestazioan ikusiko dugu elkar!