Baztango Ordenantzak Urtarrilean onartuko dituzte

Baztango Batzar Nagusiak hiru alegazioen inguruan erabakitzeko atzo egin zuen batzar berezian, eztabaidagai ziren hiru alegazioak baztertu zituen.
Bozketan, bertze behin NaBai eta UPN alde batetik eta herrietako alkateen artean dagoen zatiketa agerian gelditu zen.
  -Ezker Abertzalearen balorazioa 2010ko abendua -

Ordenantzen berrikuntzari buruz  lanean ari den batzordeak 14 bilkura egin ditu, hondarra azaroaren 2an. Ordenantzak behin behinekoz onartu eta gero 264 alegazio aurkeztu zitzaizkion; horietatik 192 onartu dira, eta 92 baztertu. 

 Batzordean alegazio gehienen inguruan adostasuna erdietsi zen, baina horietako hiruren inguruan ez zegoen adostasunik: lehenak giza-eskubideekin zuen zerikusia, bigarrenak euskara eta jendarte gaiak biltzearekin, eta, hirugarrenak, Batzar Nagusiko presidentea ez zuela halabeharrez balleko alkatea izan behar proposatzen zuen. Azken kasu honetan adibidez NaBai eta UPNk alkate baten laguntzarekin bat egin zuten aurkako 14 bozka bilduz, eta, gainerako alkateek berriz, proposamenaren aldeko 10 bozka bildu zituzten. Salagarria da ezker abertzalearen legez kanporatzearen ondorioz gehiengo artifizialak erdiesten dituztela.  -Ezker abertzalearen balorazioa 2010ko maiatza -

Auzolanari buruz ere eztabaidatu zen. Ordenantza berrietan borondatezkoa izatea proposatzen zen, alta, hondarrean, derrigorrezkoa izatea erabaki zen, betiere, auzolana betetzeko hiru aukera eskainiz: lanean partehartuz, garraioan lagunduz, edo ekonomikoki ordainduz.

Gainerako ordenantzei dagokionean, horietako batzuk batzarrek deituta herri-galdeketak egiteko aukera biltzen dute; bertze batzuk berriz, alkateek aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko aukera izatea onartzen dute. Halaber, Udal Planean herria ukituko duten aldaketak egin behar direlarik herriko alkatea informatu beharko da. Gainerakoan kuarteleko junteroa izateko, eztabaida luze baten ondotik, edonor izan zitekeela erabaki zen, nahiz lehentasuna lehenago alkate izandakoek izanen duten.

Bertzalde, ordenantza hauek onartzekotan, herriko batzarreetan parte hartu ahal izateko ez da herrian erroldatua egon behar izanen, aski izanen da herrian etxe baten jabea izatea.
Hemen Ordenantzen zirriborroa