Herri Progama 2011 herritarrei aurkeztu zaie

Astearte iluntzean Herriprograma2011 ekimena baztango herritarren aitzinean aurkeztu zen. Hitzordua Arizkunenea kultur etxean egin zen. Hasteko herri programa eginen den testuinguruaz aritu ziren, hau da, Prozesu Demokratikoaren baitan datozen udal eta foru hauteskundeek duten erranahiaz. Gauzak horrela, herriprograma aldaketa sozial eta politikoaren bidean eragiteko bitartekoa izan beharko da, modu partehartzaile eta herrikoian independentzia eta sozialismoaren bidean aitzin urrtsak emateko tresna praktikoa, gure herri eredua zehazten eta eraikitzen lagunduko duena.

Baldintza horietan, Herri Programa egin ahal izateko eta herritarren partehartzea bermatzeko baztanen erabiliko diren bitartekoen berri eman zen. Ondotik, bertaratutakoek oraingo egoerari buruzko kezka agertu zuten, eta, bertze behin, baztango udalarekin eta NaBaik duen jokaerarekin herritarrek duten haserrea nabarmen gelditu zen.

Iruzkinak