Legalizazioa orain!

LEGALIZAZIOA orain! lemapean deitutako mobilizazio egunarekin  bat eginez Auto-karabana bat burutu zen Baztan-Bidasoa eskualdean. Goizeko 9.30tan egin genuen hitzordua Amaiurko plazan. Autoak apaintzen hasi bezala  etorri zitzaizkigun betikoak kargua hartzera. Ezin genuela bozina jo, ezin genuela 20 auto baino gehiago izan, ezin genuela poliki joan, ezin...ezin...ezin... Egin genuen, ongi egin ere. Eskualdeko herri guztietan  itzulixkak eginez eguerdia pasata zen Beran akitu genuenerako. Gora ezker abertzalea!