Irailaren 28an egin zen azkeneko Kultur Batzordea.
Bertan
dirulaguntzak eskatzeko irizpideaz solastu zen
eta hemen duzue orduko akta.
eta hemen duzue orduko akta.
Ondoko
batzordea Urriaren 26an izanen da
Hortan Batzordearen funzionamenduaz solastuko dira.
Oroitu beti ere erekiak direla eta zuen iritzia inportantea dela.
Hortan Batzordearen funzionamenduaz solastuko dira.
Oroitu beti ere erekiak direla eta zuen iritzia inportantea dela.
4. KULTURA BATZORDEAREN AKTA
2011ko
irailaren 28an
ORDUA: 20:00
BUKAERA:
21:45
LEKUA: UDALETXEKO OSOKO
BILKURA GELA
BERTARATUAK:
1. Pello
Iriarte. Zinegotzia. NABAI
2. Maider
Sobrino. Baztandarren Biltzarra elkartea
3. Rosa
Mari Sánchez. Elizondoko Musika Banda
Recreo
4. Rafael
Diaz. Elizondoko Musika Banda Recreo
5. Isabel
Aleman. Amaiurko Otsondo elkartea
6. Isabel
Olave. Zinegotzia. UPN
7. Mª
Carmen Iribarren. Zinegotzia. UPN
8. Juanjo
Leiza. Etnografia Museoa
9. Edurne
Viguria. Elizondoko Abesbatza
10. Patrizia
Jaurena. Erratzuko Kultur elkartea
11. Xabier
Ballarena. Erratzuko Kultur elkartea
12. Maider
Navarro.
13. Jon
Barberena. Baztango Bertso Eskola
14. Oianko
Garde. Jo ala Jo elkartea
15. Maribel
San José. Aranabia Kultur Elkartea
16. Elurre
Iriarte.
17. Josune
18. Luis
Mari Ruiz (Donejakue Bidea)
19. Maitane
Maritorena. Kultura zinegotzia BILDU
20. Ana
Larruy. Kultura teknikaria.
21. Lohitzune
Nuin (Itzulpen lanetan aritu zen)
GAI ZERRENDA:
2011ko
irailaren 7ko kultura Batzordean egin/ erran zenaren laburpena irakurri zen,
desadostasunik agertu ez zenez, aho batez akta onetsi da.
Ana
Larrui Kultura teknikariak diru laguntzak ematerako orduan hiru diru partida
bereizten direla azaldu du (kultur elkarteak alde batetik, Guraso elkarteak
bertzetik, eta hirugarrena “bertzeak” izenburupean ).
Ondotik
Jarduera soziokulturalak egiteko Baztango elkarte eta taldeendako dirulaguntza
deialdiaren dokumentazioa irakurri du. Dokumentuari hiru ekarpen egin zaizkio:
Juanjo
Leizaren ekarpena IRIZPIDEAK atalean gehitzeko: Talde desberdinen arteko elkarlana baloratuko da.
Isabel
Olaberen ekarpena IRIZPIDEAK atalean gehitzeko:Elizondotik kanpo egiten diren ekitaldiak, Baztango gainerako herri
ttikietan egiten direnak alegia, baloratu eginen dira.
Elurre
Iriarteren ekarpena UDALAREN BETEBEHARRAK atalean gehitzeko: Udalak bere eskura duen materiala,
baliabideak, lokalak… uzteko betebeharra du.
Diru
laguntzen inguruko ekarpen eta azalpenekin Batzordea 21:30ak artio luzatu da,
hori dela eta ez dugu astirik izan deialdian zetorren hirugarren puntua
aztertzeko: 2011ko abuztuaren 10eko Kultura Batzordean banatutako fotokopien
gainekoa.
Maitane
Maritorena Kultura zinegotziak proposatu du hurrengo Batzordean puntu
horretatik hastea.
Pribatasun
legea dela eta norberak jasotzen dituen emailetan bertzeen helbideak ez direla
azaltzen ahal aipatu du Anak. Aktan jasota geldi dadin, denon oniritziarekin
bertzeen helbideak ere ager daitezela adostu da.
Bertzalde,
Maitanek galdetu du ea zergatik ez dugun Batzordearen tenorea orduz aldatzen.
Denok ados paratu dira hurrengo kultura Batzordeak ilunabarreko 19:00etan
egiteko.
HURRENGO
BILERA: Urriaren 26an, 19:00etan Baztango Udaletxean.
Baztanen, 2011ko irailaren 30ean
Maitane Maritorena
Kultura zinegotzia