Baztango Bilgune Feministak jakinarazi duenez Elizondon otsaila-apirilako
hilabeteetan zenbait emakumeak jarraituak izan dira. Salaketa hori eginez eta hausnarketara konbidatuz prentsa ohar bat atera dute . Halaxe dio hitzez-hitz:
Gaurkoan, emakumeon kontrako erasoez solastu nahi
dugu, azken aldian Elizondoko herrian emandako hainbat egoera salatzeko eta
hausnarketari bide emateko.
Bizi garen sistema patriarkalean, ttikitatik
emakume edo gizon izateagatik rol zehatz batzuetan hezten gaituzte, modu
berean, rol hauen hierarkizazioa ematen delarik: genero maskulinoa femeninoaren
aitzinean gailentzen da. Botere harreman hauek egiturazkoak dira, eta beraz,
bizitzako arlo aunitzetan ematen dira: ekonomian, kulturan, osasunean,
harremanetan, komunikazioan, hezkuntzan, politikan, familian,. .
Negu honetan, otsail-apirila bitartean, bakarrik
zoazten emakume batzuk jarraituak izan dira larunbat arratsetan Elizondon. Honen
inguruan gezur eta zurrumurru aunitz hedatu da herrian, honekin pertsona
desberdinak minduz. Uste dugu horrelako egoera delikatu baten aitzinean kontu
handiz eta errespetuz jokatzea ezinbertzekoa dela “morboa” alde batera utziz.
Hau gertaera zehatz bat da, baino, momentua
aprobetxatu nahi dugu gertakari hau eta gure eskualdean forma aunitzetan ematen
den biolentzia matxista salatzeko. Honen aitzinean emakumeok bildu, hausnartu,
prestatu eta indartu behar gara: autodefentsa feminista!
Honen haritik jakinarazi nahi dugu Baztanen emakume
talde feminista bat sortu dugula eta elkarlanerako zein laguntzeko prest
gaudela, baita emakumeok egunerokotasunean jasaten dugun edozein jarrera
sexista salatzeko ere. Aipatu ere, Baztango Udalean Berdintasun Batzorde bat
lanean ari dela.
Bizi ditugun egoera hauetan emakumeok ez gaude
bakarrik! Emakume bat erasotzen dutenean guztiok gara erasotuak! Hortaz,
garrantzitsua da elkartzea, solastea, elkarbanatzea eta antolatzea!
Borroka dezagun elkarrekin!!!
Baztango Bilgune
Feminista