HARKAITZ CANO ERRATZUN


Erratzuko kultur elkarteak eta Baztango irakurleen taldeak antolatua atzo atsaldean Harkaitz Cano idazle lasartearra Twist bere azken eleberriari buruz mintzatu zen Erratzun. Solasaldia idazlearen eta irakurleen arteko elkarrizketa modukoa izan zen eta liburuaren muina aletu bidenabar literaraturaren inguruko hainbat gogoeta egin zituen.
Liburua espainiako estatuak desagerraraziko bi euskal militanteetan du abiaburua; beraien lagun minaren oroitzapenetan bidaiatuz eta horietan sakonduz desagerpenaz gain hainbat gairen inguruan hausnarketa egiten du: nortasunaren eraikuntza, adiskidetasuna…
Atzoko saioa irakurle taldearen aurtengo denboraldiko hirugarren eta azken hitzordua izan da; aitzinekoak otsailean eta azaroan egin dira eta horietan Alberto Ladron Arana eta Eider Rodriguez izan dira gonbidatuak.
Baztango irakurleen taldeak hirugarren urtea du martxan eta aipatutako idazleetaz gain hauek ere egon dira: Unai Elorriaga, IƱigo Aranbarri, Uxue Alberdi, Lander Garro, Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe.
Solasaldiak Baztango herrietan barna aldizkatuz egiten dituzte. Atzokoa Erratzuko Lixutegian egin bazen aitzinekoa Elizondoko gaztetxean egin zen. Arizkungo eta Erratzuko elkarteetan ere egin izan dute; baita Anizko eta Berroetako elkarteetan edo Elizondoko herriko etxean ere.