KALAPITAREN DISKA BERRIAREN AURKEZPENA ETA AGURRA

Diska berriaren aurkezpena agurrarekin batean eginen du musika taldeak ondoko bi asteburuetan.

  • Apirilaren 20a, larunbata, Elizondoko Gaztetxean
  • Apirilaren 26a, larunbata,  Erratzuko Zubi Puntan


Benedicto XVI.arekin batean hasi eta akitu duen taldeak, Erromako apezpikuaren bedeinkazioa erabili du konbidapena egiteko:




GUTUN APOSTOLIKO KALAPICTUS
UBICUMQUE ET SEMPER
BENEDICTO XVI.a AITA SANTUARENA
ZEINEN BIDEZ EBANJELIZAZIO BERRIAREN SUSTAPENERAKO 
KONTSEILU PONTIFIKALA ERAIKITZEN DEN

Elizak beti eta leku guztietan Jesukristoren Ebanjelioa agertzeko betebeharra du. Berak, lehenengo eta goreneko ebanjelizatzaileak, Aitarengana igo zen egunean, honela agindu zien Apostoluei: “Zoazte, bada, zoazte apirilaren 20an Elizondoko gaztetxera eta apirilaren 26an Erratzuko Zubi Puntara eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz” (Mt 28,19-20). Agindu horri jarraituz, Eliza, Jainkoarentzat irabazitako herria Haren egintza bikainak iragar ditzan (ik. 1 P 2,9), Mendekoste egunetik, noiz Espiritu Santua jaso zuen dohain (ik. Eg 2, 1-4), inoiz ez da aspertu Ebanjelioaren ederra mundu guztiari agertzeaz, Jesukristo guztiz Jainko eta guztiz gizon iragarriz, berbera “atzo, gaur eta beti” (Hb 13,8).


Castelgandonfo, 2013ko apirilean, San Mateo apostolu eta ebanjelioaren festan, 
nire aitasantutzaren bederatzigarren urtean.


BENEDICTUS PP. XVI