"TARTE BAT" 25 MINUTUKO PARKINA

Elizondon aparkatzeko egitasmo berriaren azalpenak agertu dituzte gaur Baztango Udalean, Bertan Baztan, Elizondoko herria eta trafiko batzordeko ordezkariak. 
Aparkaleku hauetan gehienez ere 25 minutuko egonaldiak egiten ahalko dira, merkatari ttikien inguruko parkingak mugimendua izan dezaten eta erosketak egiteko erraztasunak eman.  Aparkaleku hauek berdez margotuta daude, erdian 25 zenbakia ageri delarik eta gehienetan ordutegiak eta xehetasunak ohartarazteko seinale batez  lagunduta egonen dira.
Azalpen gehiago hemen