HERRIRAKO KIDEEN DETENTZIOEN BERRI

30 lagun inguru elkartu dira Elizondoko plazan egin den herri batzarrean. Bertan gaur guardia zibilak egin dituen detentzioen berri eman da. Herrirako 18 kide atxilotu dituzte eta Bilbo, Gasteiz, Hernani eta Iruñeko egoitzak miatu dituzte
Sergio Labayen, Jon Garai, Eneko Villegas, Francisco Javier Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Imanol Karrera, Ibon Meñika, Roberto Noval eta Ekain Zubizarreta.daude detenituen artean. Epaileak kontu korronteak blokeatzea eta sare sozialeko kontua herstea agindu du.
Batzarrean erabaki dena hauxe izan da:

  • Salaketa eta elkartasun mezuak karrikaratzea
  • Biharko Batzar Nagusian urgentzizko mozio bat aurkeztea
  • Bihar astearterako batzarrerako deialdia egitea: Atsaldeko 8etan Elizondoko plazan
Informazio gehiago