AUZO KONPOSTA ATERA DUTE BAZTAN BERRIN



Baztango Udaletik momentuz martxan dauden hiru auzo konpostarako guneetako batean, Elizondoko Baztan Berrikoan hain zuzen, konposta ateratze jardunaldia antolatu da lehen aldiz aste honetan. 

Puntu hau aurtengo martxoaren bukaeran paratu zen martxan eta 8 hilabete pasa ondoren bertatik konposta ondua ateratzea lortu da. Ateratako konpostaren zati bat bertaratutako parte hartzaileen artean banatu zen eta gainerakoa
puntuan bertan zakuetan sartuta utzi zen, nahi duenari bertatik hartzeko aukera emanez. 


Ohar honen bidez, Udalak, hondakin organikoak konpostatzera animatu diren eta animatzen ari diren herritarrak eskertu nahi ditu, hauen lanari esker hondakinen kudeaketan pausuak ematen ari garela nabarmenduz.