METAZIRI SAREAN DA.

Metazirik gure ingurua aztertu, ulertu eta aldatzeko eginahalean jarraitzen du; Baztanen pentsamendu sozial kritikoa zein eraldatzailea sortzeko auzolanean aitzinerat goazela kapitalismoaren kontra eta jendarte eredu berriaren alde. 
Oraingoan blog baten bidez material nahiz ekoizpen ezberdinak emanen dituzte ezagutzera: metaziriekoizpenak
Bertan denetarik testu zaharrak eta berriak, argitaratutako aldizkariak, Metazirik ekoiztutako liburuak eta bertze berrikuntzak ikusteko aukera dago.
Bertze aldetik fite bi argitalpen zianen dira. Batetik Xabier Odriozola Ezeizaren "Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz" izeneko saiakera eta bertzetik 17. Metaziri karrikaratuko dute
Osasuna, askatasuna... eta pentsamenduz ekin!