AZKEN UDALEKO OSOKO BILKURAN EUSKAL HERRI FEMINISTA ERAIKITZEKO KONPROMISOA HARTU DU UDALAK

Otsailaren 27an izandako osoko bilkuran “Martxoaren 8ko adierazpena. Euskal Herri femininista eraikitzeko konpromisoa” mozioa onartu zuen udalak Bildu eta Ezkerraren botoekin. UPNk abstentziorat jo zuen.
Bertan bertze zenbait azalpenekin batean hiru konpromiso nagusi hartu dituzte:
  • Aurrekontuetan berdintasuna sustatzeko partida izatea
  • Udal kudeaketan berdintasun-ikuspuntua zutabe gisa hartzea
  • Emakumeen elkarte eta mugimendu feministarekin harremanak indartzea
Horrekin batean larunbatean izanen den elkarretaratzean parte hartzerat konbidatu dute: martxoaren 8a, larunbata 12.00etan Elizondoko plazan