LIZTOR BELTZAREN KONTRAKO KANPAINA BAZTANGO HERRIETAKO ESKOLETAN

Baztango Udalak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, liztor beltzaren kontrako kanpainarako sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Baztango Herrietako Eskoletan informazio kanpaina burutu da, ilbeltza-otsailean. Helburua adin guztietako baztandarrak, liztor beltzak gure inguruan egiten duen kalteaz kontzientzia hartzea da.

Ana Altzuri, elkarteko teknikaria, eskolaz eskola ibili da, ikastetxeetako ikasleei liztor beltzaren inguruko informazioa emanez, beren ezaugarriak, gure eskualderako dakarren eragin negatiboa eta aurre egiteko, tranpak nola prestatu behar diren. Tailer hau dohainik izan da.

Bai ikasleek bai maisu/maistrek, gaiarekiko interes haundia erakutsi zuten, eta ikasitakoa martxan paratzeko gogoa ere, liztor beltza gure paisaiatik desagertzeko lehen bait lehen.