"ETA BESTETAN ZER?" KANPAINA EGITEN ARI DA BAZTANGO UDALA

Nafarroako Berdintasunerako eta Familia Institutuak herriko bestetan genero berdintasunerako kanpaina sustatzen du, emakumeen aurkako indarkeriari aitzin egitea eta bizitza, lana eta familiaren bateragarritasunaren gaineko sentsibilizazioa helburu dituela.
Hirugarren urtea da Baztango Udalak kanpaina honekin bat egiten duela. Herriko bestetan genero berdintasunerako sentsibilizazioan eta bestak, emakume eta gizonen arteko berdintasun baldintzetan gozatu behar direla ideiaren inguruan herritarren parte hartzea bilatzen duen kanpaina da.
Hau azALatzeko prentsa ohar bat igorri du udalak helburuak zehaztuz.