DROGEN KONTSUMOAREN GAINEKO GURASO ESKOLAK



Saioak adin desberdinetako haur-gazteen gurasoei zuzenduriko hitzaldi parte hartzaileak izanen dira, prebentzioa tiki-ttikitatik lantzen den jarrera arduratsua delako.
  • NOIZ: urriaren 28an eta azaroaren 4, 11 eta 13an, 17:00etatik 19:00etara. 
  • NON: Arizkunenean
Lehen hiru saioak Hegoak Elkarteak eta azkena ANASAPSek emanen dituzte.

Hegoak elkartea droga kontsumoaren prebentzioan lan egiten duen taldea da; ANASAPS, ordea, buru osasunaren arloan norbanako nahiz talde mailako egoerei aurre egiten dien elkartea da.

Ez da beharrezkoa aitzinetik izena ematea. Informazio gehiagorako: 948 580006.