“KONPOST EROAK” ANTZEZLAN ARRAKASTATSUA IRURITAN

Joan den igandean Iruritako Gizarte Bilgunera hurbildutakoek Baztango Udaleko Kultura eta Hondakin sailek antolaturiko antzezlana ikusteko aukera izan zuten. Konfuso, Plastik andereñoa eta Karton jaunaren eskutik arratsalde bikaina pasatzeko aukera izan zen. Hondakinak bereizten ez dakien baina ikasteko izugarrizko ilusioa daukan kale garbitzaileak, bi pertsona oso ezberdinekin egin zuen topo Iruritan. 
Hondakinak bereizten eta berrerabiltzen erakutsi zieten bertaratutakoei, zirko, antzerki, musika eta irrifar pila batez lagundurik. Saioa bikaina izan zen!