BAZTANGO UDALAK HIZKUNTZA NORMALIZAZIORAKO DIRULAGUNTZAK BANATU DITU

Baztango Udalak urtero egin ohi duen bezala hizkuntza normalizazioaren barnean euskara sustatzeko diru-laguntzak eman ditu. Orain artio diru-laguntzen deialdi honetan Xorroxin, Xaloa eta ttipi-ttapa sartzen ziren, baina aurten lehenbiziko aldiz hitzamenak egin ditu udalak eskualdeko hedabide hauekin. 
Hedabideei ez ezik, gainerako elkarteei ere laguntzak ematen dizkie. Aurten Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren egoera zein den ikusirik, ikastola honi 500€ ko laguntza ematea erabaki dute.