Martxoaren 14an, Lakuntzan izandako jaialdi arrakastatsuarekin abiatu zen aurtengo edizioa eta, asteburu honetan, bigarren geldialdia izanen da Elizondon. Ondoko jaialdiak, martxoaren 28 eta 29an, Orkoien eta Berriozarren izanen dira hurrenez hurren. Saio nagusia, berriz, Burlatan izanen da maiatzean.
Urte anitz dira Euskal Kantuzaleen Elkarteak, euskara eta kantagintza lotuz, haur eta gaztetxoei begirako jaialdiak antolatzen dituela. Hasmentan lehiaketak baziren ere, hondar urteotan lehia kutsua kendu zaie.

- NOIZ: Martxoaren 21a, larunbata 18:30ean
- NON: Lur aretoan