HAUTESKUNDEAK 2015, AZALA ALA MAMIA

Kanpainako azken astean gaude eta gaur gero hautagaiak ezagutzen ditugu eta beren asmoak ere bai. Batzuk, molde batez edo bertzez, urtetan protagonistak izan dira Baztango bizitzan, Joseba Otondo, Florentino Goñi eta Begoña Sanzberro konparazione. Bertzeak, Ruben Ziganda eta Alejandro Martin, azken urteetan ikusi ditugu solasaldi eta bilkura ezberdinetan, gehienbat arlo sozioekonomikoari lotutako hitzorduetan eta gatazkatsuak izan diren gaietan, apalduak ziren jarrerak hauspotu nahian. Kanpainak konfirmatu egin du jokabidea:
klikatu haunditzeko

Bi ataletan antolatu ditu arranbelak kanpainan entzundakoak:  AZALETIK eta MAMITIK, ikusten dena eta ikusten ez dena erakutsi nahiean Batzuendako hain inportanteak ez diren gaiei buruzko azterketa sakonak egin ditugu ere bai: kultura, euskara, hezkuntza eta zerbitzu sozialak. 

AZALETIK begiratu ezkero, programak, eskuorriak eta sareratu diren interbentzioak, irudi lezake kontsensu berriak ari direla sortzen Baztanen. Deigarria da, modu batez edo bertzez, herritarren iritzia kontutan hartzeko, biltzeko, jasotzeko intentzioa edo posea dagoela. Gure herrirako estrategikoak izan zitezkeen erabakiak, elite eta jakintsuen esku (lixtoen esku) uztearen aroa amaitu dela. Nahiz eta batzuk beren ametsak kanpokoen esperantzan jartzen jarraitzen duten.
Aipagarria ere bai hezkuntzaren arloan nola Lanbide Heziketaren eskaintza berritu beharraren aipamena denek egiten duten. Nola ez Geisher Pharma bezalako enpresa bat etorriko bada bakoitzak bere merituaren zatia aireratu nahi du.
Elizondoko Plazako eraikinak ematen du ere adostasuneko gunea izan daitekeela. Ez berarekiko dauden proiektuen bateratasunagatik baizik eta denek ikusten dutelako zerbait egin behar dela heredatutako, oinordetzan hartutako “mamotreto” horrekin. Karrikan bada lurrarekin berdintzearen aldeko iritzia baina ez da, eta guttiago kanpainan, jarrera hori defendatuko duen hautagairik. 
Hirigintzan orain arte Ezkerrak egiten utzi ez dutena: orain kontratatuko dira arkitektoa eta aparejadorea.
Gehiago ere izan zitezkeen Batzar Nagusiari buruzko aipamenak edo herrietako alkateen gainekoak, baina ez luzatze aldera bi klasikoen aipamenarekin utziko dugu ustezko kontsensuena: batetik parte hartzea, nola ez, eta bertzetik kudeaketa serioa eta gardena!
MAMIRA joanez gero ordea bertze errealitate batzuk ageri zaizkigu.
Kudeaketa serioa eta gardena nahi da baina Zahar etxea EZ UKITU, nahiz eta udalak dirutza bat bertan utzi behar.
Klikatu haunditzeko
Zaborrarekin konpostarena ongi ikusten da eta kontzientziazioaren beharra ere orokorra da. Udalak eta kontzientzia duten herritarrek egindako lanaren ondorioz birziklatze tasa orokorrak %5 egin du goiti %30an gabiltza orain. Europako eskaeretako bat da, adibidez organikorako bakarrik, %50 birziklapen tasa 2020rako. Borondatezko ekintzak izan dira orain artekoak. UPNk aipatzen duen 5. kontenedorea praktikan badago: auzo konpostaren zerbitzua da. EH Bilduk bakarrik aipatzen du guttiago kontsumitzearena, zabor guttiago sortzearen ardura. Egindako bidean sakondu behar bada, Europako irizpideak bete behar badira, ze neurri hartu behar dira birziklatzen ez duenarekin? edo batek %60 eta bertzeak %10 bertzerik ez badu birziklatzen? Non adostu behar dira? Nork betearazi behar du?
Klikatu haunditzeko

Nekazaritzan Udalak eta batez ere Batzar Nagusiak Jon Elizetxeren ardurapean egindako lan eskerga onartzen da. (G. Baiko ordezkariak espreski aipatzen du) Oihan kudeaketarako planaren onarpenaren garrantzia, Komunalaren defentsa, izkindegien mantentzea, bazkalekuei mineral ekologikoa ematea balorea erantsiz …, nekazarien eta bertze eragileen iritziak kontutan hartzea… Interesgarriak Begoñaren hitzak berak eta UPNk bulkatu eta defenditu duten ereduaren agorpena iradokitzen dutenak eta zer eta nekazarien eskubideak eta laguntzak Nafar Gobernuaren aitzinean defendatu behar direla erranez!!! Nork eta berak!!!. Ez diegu garrantzia kendu nahi bertzeen hitz eta iritziei baina proiektua, helburuak eta lan metodoak, aitzindaritza alegia EH Bildurena dela begi bistakoa da
Kezkagarria berdintasunaren gaiarekin agertzen dena. Gobernu arduran egon den eta parte hartzearen sustatzaile bezala bere burua saltzen duen Ezkerra, ez da enteratu Planaren berri izan dela kuarteletako bilkuretan. Berdintasunaren garrantziari buruzko ideia orokorra da baina inplikatu behar denean UPN desagertu egiten da.  Batzar Nagusiak Baztanen gertatutako arazo larri bat salatu zuenean bezala. Zutitu eta alde egin zuten. Hau nahiko ez eta gutxietsi egin nahi dute mutildantzetako arazoa erranez dantzetako aferak ttikiak direla. G. Baikoek aldiz lan zikina egiten dute dena nahasi nahian.  Sentsibilitatea eskatzen diete erakundeei, ez emakumezkoak plazatik kanpo nahi dituzten gizonei. Buruz eta errespetuz jokatzea eskatzen dute zertarako eta gizonezko batzuk herri dantza batzuk emakumeen parte hartzerik gabe, dantza ditzaten toki publiko batean. Bronkarik ez, bertzenaz emakumeen eskubideen aldeko lana trabatzen delako noski. Tokitan geundeke emakumeak borrokan aspaldi hasi izan ez balira. Ah! ez ahaztu Auzolanekoak dio “amak dira berdintasuna lortzeko lehen indartzaileak”. Seme alabarik ez baduzu edo gizonezkoa bazara egon trankil.
Hezkuntzarekin aipatu bezala Lanbide Heziketaren eskaintza berritu behar dela iritzi orokorra da. Eskola ttikien defentsa ere bai. Interesantea litzateke gogoratzea edo aztertzea nola galdu zen Oronozen zegoen Nekazal eskola edo memoria hurbileko ariketa eginez harrigarria Ezkerrakoen herrietako eskolen defentsa, 2015ko aurrekontuetan Oronozko kioskoa lehenetsi zutenean Arizkungo eskolako lehorra beharrean.
Badira bertze gai pare bat agian ez bigarren mailakoak baina bai eskuarki ez hain inportantetzat jotzen direnak. Guretzako klabeak dira ere, ezinbertzekoak eta aparteko azterketa luze eta zabala eskainiko diegu.
Agurtzeko beraz bi hitz:
Batetik, ahoan bat baina gogoan bertze bat dutenen proiektua dago. Bertzetik agortutako eta krisirat ekarri gaituen ereduaren defendatzaileak daude. EH Bildurena, Baztango jendartean konfiantza jarriz, ardura eta etorkizuna oinarri duen proiektua da, gaur egun martxan dagoena eta emaitza onekin gauzatzen ari dena. 
Horregatik arranbelak eskatzen dizu: BOZKATU EH Bildu