"NAFARROAKO HEGOALDEKO UZTA, ESKUTIK ESKURA" KANPAINA MARTXAN DA


Otsailean 3.000 despentsa bertako 45.500 litro olioz bete ondotik, kontserba loteen txanda izanen da maiatzaren 14tik 26ra. Nafarroa hegoaldean ekoiztitako 6 kontserba lote eskainiko ditu ERRIGORA ekimenak auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera luzatuz.

Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emanen dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.

Baztango kasuan, honako tokietan eskatzen ahal dira loteak, maiatzaren 14tik 26ra:
  • Elizondo: Fantxike arropa denda, Intza ostatua, Kattalingorri arropa denda.
  • Arizkun: Dolaetxea ostatua.
  • Erratzu: Zubi Punta ostatua.
Loteak ekainaren 9an, 10ean eta 11n jasoko dira, Elizondoko Kattalingorri arropa dendan.

Informazio, datu, prezio eta bideo gehiago: www.errigora.eus